XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Materiaren osaera: disoluzioak 39. jardueraAurreko atalean ikusi eta ikasi duzunarekin, seguraski bereiziko dituzu jadanik nahastura homogeneoak eta heterogeneoak.
Baina pauso berri bat eman beharrean zaude, eta beharbada ondo etorriko zaizu berriro ere ikas-norabideari gainbegiratu bat ematea, atalez aldatu behar baituzu.
Ikas-norabidean adierazten zaizu, gezi baten bidez, sistema homogeneoen eta disoluzioen artean lotura zuzena dagoela.
Izan ere, disoluzioak sistema homogeneo mota bat dira.
Osaera aldetik begiratuta, disoluzio guztiek osagai bat baino gehiago izaten dute, eta askotan, horietako batek,
Honako esaldi hauen tankerakoak sarritan entzungo zenituen, noski:
Ulertzen al duzu zer esan nahi duten?
Zer dakizu disoluzioez?
Orain duzu, gaiarekin hasi aurretik, eta dakizuna kontuan hartuta, zure iritzia azaltzeko momentua, disoluzioak izango baitira ikergai atal honetan.
40. jardueraGaia aztertzeko eta nondik nora doan ikusteko galdera batzuk egingo dizkizugu orain.
Aipatu disoluzioak izan daitezkeen nahastura batzuk ere.
Bere masa kontserbatzen ote da?
Zergatik?